Lauhileko honetan Estik “ Buda explotó por vergüenza” pelikula ikustera
gomendatu digu.
Pelikula honek gizarteari buruzko hausnarketara bideratu gaitu, oso latza
eta gogorra iruditu baitzaigu.
Ez daukagu inongo zalantzarik pelikula hau irakasleei eta ezagutzen ditugun
pertsonei gomendatzeko. Gizarte honetan badira asko errealitateaz konturatzen
ez direnak, eta “ bere mundutxoan” bizi direnak. Horregatik, pelikula hau
ikustea gomendatuko genieke, gaur egun herrialde askotan gertatzen ari
den egoeraz jabetzeko eta haurrekiko duten ikuspegia aldatzeko.
Pelikularen protagonista Baktay da. Baktayk bere adina duen bizilagun mutil
bat du, non egunero alfabetoa birpasatzen duen ahoz gora, Baktayk bere anai
txikia zaintzen duen bitartean. Egoera honen aurrean Baktay eskolara joan nahi
duela erabakitzen du. Berak ere ikasi nahi du! Baktayk ez du inongo baliabide
edo erreztasunik eskolara joateko eta KMak egiten ditu berak zituen arrautz
batzuk saltzeko eta koaderno bat erosteko. Boligrafoarentzat ez zuen dirurik
eta bere amaren ezpainetakoa erabiltzen du boligrafo gixa.
Arestian esan bezala, pelikulak Afganistanen bizitzen ari diren egoera
matxistak azaleratzen ditu. Mutilek bakarrik dute eskolara joateko
eskubidea. Baktayk pelikulan zehar oztopo ugari ditu eskolara iristeko eta
eskolara iristen denean ez diote bertan gelditzen uzten, mutilentzako eskola
baita. Horrez gain, etxera bueltatzerakoan bere adineko mutil batzuekin egiten
du topo eta hauek Baktay harrika hil nahi dute. Eszena honek gerrak haien
herrian izandako eragina erakusten digu.
Argi dago gaur egun oraindik haur guztiek ez dutela hezkuntza eskubidea
jasotzen. Gainera, kaltetuenak emakumeak izaten dira, zoritxarrez, matxismoak
herrialde askotan indar gehiegi duelako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario