Aniztasuna oso kontzeptu konplexua eta
zabala dela konturatu ginen, aniztasunera iristeko edo anitzak izateko mila
modu baitaude. Lehenengo zatian, artearen perspektibatik bideratutako edo
arteaz lagundutako ekintzen prozesurantz edo ebaluaziorantz zuzendu ginela
iruditu zitzaigun, beti ere aniztasunetik abiatuta, noski. Behaketa baten
prozesua edo ebaluazioari erreparatzeko dauden modu anitzez ohartu ginen:
argazkiak, bideoak… Hau horrela izanik, artearen bitartez ere aniztasuna
adierazi dezakegula ondorioztatu genuen.
Aipatutako
esposizioa amaitzean, bigarrenari ekin genion, baina lehenik eta behin, atal
berriari hasiera emateko ariketa batekin hasi ginen. Gure taldeari behintzat,
gehien eragin zigun jarduera izan zen hura. Bertan, lurrean jesarriak
geundelarik, bakoitzak arrotza sentitu zen momentu bat idatzi behar zuen paper
zati batean. Hau egin ostean, guztiak borobil txiki batean jarri ginen.
Jardueraren funtsa, hezitzaileak esaten zituen momentuetan arrotza sentitu
zirenak atzera-pausu bat ematea zen. Oso ekintza interesgarri eta aberasgarria
iruditu zitzaigun, izan ere, guztion artean zegoen aniztasuna nabaria azaleratu
zen. Momentu berdinak bizi izan ditugun arren, arroztasun sentsazio hori
desberdina da pertsonaren arabera, honen harira, gure taldekideak eta guztion
aniztasuna modu argian ikusteko baliagarria iruditu zaigu.
Esandako jarduera gustatu zaigun arren,
gainerako erakusketan zehar frustrazio eta nahasmen sentsazioak eduki ditugu
gehienbat. Ez genuen ikusitakoa oso ongi ulertzen eta ez genion hezkuntzarekiko
edo aniztasunarekiko lotura nabarmenik hartzen. Egia da hezitzaileak azaltzen
zuen heinean ideiak zertxobait argiago ikusten genituela, baina orokorrean
nahasturik egon gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario