jueves, 14 de febrero de 2019

KULTURAREN AURREIRITZIA


EUSKAL KULTURA
Hizkuntza: Euskara eta gaztelera hitz egiten da. Zonaldearen arabera, hizkuntza batek besteak baino erabilera gehiago du. Horrez gain, Euskal Herrian euskalki ezberdinak daude.
Janaria: tokian tokiko jaki desberdinak daude, leku bakoitzean jaki berdinak prestatzeko modu desberdinak daudelarik. Euskal kulturako janari bereizgarriak, taloak, bakailaoa edota gazta izan daitezke. Horrez gain, sagardotegiek izugarrizko ospea dute.
Dantza: ohitura zaharrekin lotutako dantzak daude, probintzien arabera desberdinak direnak.
Kantuak: euskaraz izan ohi dira, ohiturekin lotura zuzena dute eta ospakizun bakoitzak bere kantu propioak ditu. Hauek ere, tokia bakoitzean desberdin abesten dira. Horren adibide dira Santa Ageda edo Gabonetako kantuak.
Inguruak: mendi eta kostaldeko inguruak nabarmentzen dira. Esaterako, oso ezagunak dira Zumaiako Flyscha, Donostiako Kontxako hondartza edota Irati basoa.
Festak: toki bakoitzean desta desberdinak daude eta bakoitzak bere ohitura desberdinak ditu, adibidez, San Joanetan, su handi bat pizten da eta batzuk honen gainetik salto egiten dute.
Kirolak: garai batean sortzen ziren erronketatik datoz eta, gehien bat, indarrak paper garrantzitsua jokatzen du. Horren adibide dira herri kirolak (harrijasotzaileak, aizkolariak, trontza, txingak… ) edota esku pilota.
Ohiturak: Euskal Herrian soilik burutzen diren ekintza, janzten diren jantziak edota garai bateko tradizioak dira: Gabonetan baserritarren jantzia janztea, gertakizunetan txalaparta jotzea…
Literatura: mitologiak paper garrantzitsua du bertan, hau da, euskal literaturan, garai batean ustez Euskal Herrian bizi ziren pertsonaien inguruko istorioak asko kontatzen dira. Adibidez, Lamia, Tartalo, Anbotoko Mari…
Azoka: bertako produktuak saltzeko erabiltzen da eta egun zehatz batzuetan egiten dira: barazkiak, egurreko materialak, landareak… Ezagunenetariko bat, Ordizian egiten den azoka da.
Baserriak: antzinako euskal etxeak, gaur egun arte jarraitzen dutenak. Bertan, lurra landu eta abereekin lan egiten da esaterako.
Hezkuntza: estatuko beste tokietan ematen den materia emateaz gain, inguruko gertakizunetan gehiago zentratzen da. Adib.: frankismoa euskaldunen ikuspegitik aztertzea.
Ikurrak: ikurrina, Gernikako zuhaitza, lauburua, eguzkilorea…




















No hay comentarios:

Publicar un comentario