Martxoaren 27an
Joseba Ibarra etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera, Berritzeguneko Anizatsuna
eta Konbibentzia saileko kulturartekotasunaren arduraduna hain zuzen ere.
Hitzaldiaren funtsetako bat, kulturartekotasuna izan zen, hau da, geroko
gizartea denen artean sortzeaz hitz egin zuen.
Hitzaldiari hasiera
emateko, DBH 1eko ikasle errumaniar baten lehen eskola eguneko bizipenak azaldu
zizkigun, berak emandako fitxa batez baliatuz. Bertan, aipatutako ikasleak
errumaniarrez idatzitako testu bat agertzen zen eta Joseba, hau hitzez hitz
azaltzen hasi zen. Galdera batzuk erantzun ostean, haurraren egoerari buruz
hitz egiten hasi ginen. Josebak, haurraren egoera kontuan hartu behar dela
azpimarratu zigun, bere motxila alde batera utzi gabe, momentu zail batetik
pasatzen ari dela kontuan hartuz. Horrela, iritsitako tokiko hizkuntza jakin ez
arren, analfabetoak ez direla jakin behar da, eta irakaslearen lana izango da
ikasleak dakienean oinarritzea eta bere trebetasun eta gaitasunak abiapuntutzat
hartzea.
Horretarako,
estrategia inklusiboak bultzatzeaz gain, familia eta eskolen arteko harremana
indartu beharko litzake. Hau eginez gero, aniztasunerako bidean egongo
ginateke, aniztasun mota asko daudelarik:
- Genero aniztasuna
- Sexu-joeren aniztasuna
- Gaitasun aniztasuna
- Kultur aniztasuna
- Baliabide sozio-ekonomikoak
Aniztasun mota guzti
hauek, aberastasun iturri dira, baina askotan, gizarte kontuetan (eskolan
adibidez), aniztasun hau oztopo gisa hartu dezakegu. Hau ekiditeko, eskolak
aldaketa bat jasan behar du, ez umeak berak. Adibidez, ikastetxeak honako zereginak
edukiko lituzke:
- Antolaketa egokia.
- Hezkuntza, elkarbizitza,
kulturartekotasuna, curriculum plana.
- Harrera plana.
- Itzultzaileak
- ...
Hitzaldiaren hurrengo
atalean, Haur Hezkuntzaren hizkuntzaren didaktikaren oinarriak testuinguru
eleanitzetan ikasgaiean ikasitakoa etorri zitzaigun burura. Izan ere, Josebak,
bigarren hizkuntza ikasterakoan lehenengo hizkuntzaren gaitasun komunez baliatu
daitekeela azaldu zigun. Hau lagungarria izan daiteke lehen aipatutako gazte
errumaniarraren kasuan, bertako hizkuntza ikasteko baliagarria izango zaiolako.
Horrez gain, eguneroko jardueretan parte hartuz ere hizkuntza ikasteko
gaitasuna bultzatzen dela aipatu zigun. Gainera, HIPIen figura ere azpimarratu
zuen, hau da, Hizkuntza Indartzeko Proiektuko Irakasleak. Hauek, esperientzia
eta formazioa izan behar duten pertsonak izan behar dira.
Azken finean,
hizkuntza beharrezkoa da edukietara iristeko, eta horregatik, oso garrantzitsua
da hizkuntzak hezkuntzaren barnean pisua edukitzea. Gure ahaleginak ere
berebiziko garrantzia du (beste hizkuntzaren hitz batzuk jakitea, ahoskatzen
saiatzea... ) haurraren autoestimuan, hau indartuz, bigarren hizkuntza ikasteko
motibatuago egongo delako eta bere lehenengo hizkuntzari garrantzia emango
diogulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario