Martxoaren 26ean, Carlos Santa Maria zentroan izan zen
erakusketa batera joan ginen, kurtso guztia talde txikiagoetan banatu
ginelarik.
Erakusketari hasiera emateko, gidariak erakusketaren
helburu eta nondik norakoak azaldu zizkigun gaiari sarrera emanez, eta
jarraian, hiru dokumental ikustera gonbidatu zigun.
Lehenengo biak antzekoak ziren, baina ikuspuntu
ezberdinetik ikusi genuen. Bi bideo hauek, terrorismoaren biktima izan zirenei
buruz hitz egiten zuten; batean terrorismo biktimen izenak agertzen ziren
pantailan eta bestean, berriz, hauen senideak agertzen ziren testigantza
ematen. Izan ere, beraien familia kide edota gertukoren bat eraila izan zen
Guardia Zibil, ETA, GAL, Triple A… taldeengatik.
Testigantza hauek hunkigarriak, gogorrak eta errealistak
iruditu zitzaizkigun. Dokumental hau ikusita beraien azalean jarri ginen eta
gaur egun bizi dugun egoera positiboaz jabetzera lagundu zigun. Bestalde,
testiguen jarrera txalotzekoa iruditu zitzaigun, injustizia ezberdinengatik
sufritu arren, ez baitzuten inongo gorrotorik erakutsi. Familien helburu
bakarra haien biktimak ahaztuak ez izatea zen.
Hirugarren dokumentalean, kulturarekin erlazionatutako
pertsonaiak azaltzen ziren gaiari buruz hitz egiten, hala nola, Toti Martinez
de Lezea, Bernardo Atxaga edo Anjel Lertxundi. Hauek, aurreko bideoetan
agertzen ziren pertsonei bezala, erasotuak izan ziren familiak, lagunak, kideak
eta abar dituzte. Aipagarria egin zitzaigun gehienek isiltasuna hitza aipatzen
zutela. Izan ere, gizartetik denbora askoan isilduak izan dira, eta ezin izan
dute bere sufrimendua azaleratu. Azkenean finean, bideo hauen bitartez, haien
familiar edota gertuko pertsonen istorio eta bizipenak azalarazi ahal izan
dituzte, isiltasuna apurtzea lortuz.
Erakusketa hauen bitartez, gure ingurukoek bizi zuten
errealitateaz jabetzeko aukera eduki genuen eta gai hauek eskoletan irakastea
onuragarria ikusten dugu, azken finean, gure historiaren atal garrantzitsu bat
baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario