Martxoaren 15ean, Naizen Nafarroa eta Euskadiko guraso transexualen
gurasoen elkarteko kideak etorri ziren hitzaldi bat ematera. Bertan, Aingeru
eta Luar egon ziren haien istorio pertsonalak eta transexualen inguruko
bizipenak kontatzen. Hasiera batean, Aingeru hasi zen hitz egiten transexualen
inguruko informazioa emanez. Gaur egun bizitzen ari diren egoera azaldu zigun
eta transexuala izatea zer den aipatu zigun. Bere alabarekin bizitako
esperientziek, hitzaldia interesgarriagoa eta gertukoagoa izaten lagundu zuten.
Ondoren, Luarren txanda iritsi zen. Bera transexuala da eta horretaz duela
gutxi konturatu zela azaldu zigun, Aingeruk emandako hitzaldi batean hain zuzen
ere. Transexuala zela onartu zuenean, bere ingurukoei kontatzeko nola egingo
zuen pentsatzen hasi zen, eta ez zen batere erraza izan. Gurasoen erreakzioa ez
zen oso ona izan hasiera batean, eta hori oso gogorra izan zen Luarrentzat.
Hala ere, denbora gutxian egoerak hobera jo zuen eta Luarri lagundu zioten.
Hitzalditik aipagarriena egin zitzaiguna, Bere 21. urtebetetzean bere
buruari agurtzeko egin zuen eskutitza irakurri zuenean izan zen, bertan jaio
baitzen berriz. Oso hitzaldi interesgarria iruditu zitzaigun, gehienbat kasu
erreal bat lehenengo pertsonan entzute horrek eta oso hunkigarria izan zen Martak
loreak eman zizkionean. Amaitzeko, Martak Luarren istorioan eduki zuen paper
erabakigarria nabarmendu nahiko genuke, horrelako pertsona gehiago lirateke
hezkuntza esparruan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario